Erantzukizun korporatiboa
Kudeaketa politika
CONSTRUCCIONES OLABARRI SL enpresaren lehentasunezko helburua da KALITATEA bermatzea, INGURUMENA errespetatzea, LESIOEN ETA OSASUNAREN HONDATZEAREN PREBENTZIOA bermatzea eta OSASUNA KALTETZEAREN ETA HONDATZEAREN PREBENTZIOA bermatzea, aukera BERDINTASUNA bermatzea eta ELEBITASUNA txertatzea. Horiek horrela, enpresa lanean ari da honako funtsezko helburu hauek lortzeko:
- Langile talderako eta gurekin lan egiten duten pertsona guztientzako lan baldintza seguru eta osasuntsuak.
- Gure bezeroen premiak eta itxaropenak asebetetzea.
- Ingurunearen zaintza, kutsaduraren prebentzioa eta erakundeari dagozkion beste baldintzen betebeharrak barne hartuz.
- Gizonen eta emakumeen artean erabateko aukera berdintasuna lortzea.
- Benetako elebitasuna lortzea (euskara-gaztelania).
Horregatik, honako konpromiso hauek hartuko ditugu:
- Legezko betebeharrak eta araudiak betetzea, baita enpresak ontzat hartutako betebeharrak ere.
- Segurtasun eta osasunerako arriskuak ekidin eta murriztea lanean, era berean langileen kontsulta eta parte-hartzea sustatuz.
- Berdintasunaren eta elebitasunaren oinarriak eta balioak finkatzea barne funtzionamenduan eta antolakuntza kulturan.
- Baliabideak eraginkortasunez erabiltzea eta ingurumen arriskuak eta inpaktuak murriztea.
- Gure esperientzia eta ezagutzak partekatzea segurtasunaren, osasunaren eta ingurumena babestearen arloetan.
- Prestakuntzaren eta informazioaren bidez gure langile taldea kontzientziatzea segurtasun eta osasun arauak errespetatzearen, bezeroen betebeharrak betetzea bermatzearen eta ingurumena arduraz zaintzearen garrantziaz, beren funtzioen, eskumenen, ezagutzaren eta gaitasunaren arabera.
- Gurekin lan egiten duten enpresei eskatzea politika horren arabera jardutea.
- Kudeatze sistemaren eta gure barne funtzionamenduaren jarraiko hobekuntza gure helburuak erdiesteko.
Zuzendaritzak bermatzen du erakunderako lan egiten duen langile orok ezagutzen eta onartzen duela bere Kalitate Politika eta eskuragarri dagoela gure Kudeatze Sistemaren oinarrizko printzipioak ezagutu nahi duen edonorrentzako. Barne auditoretzen bitartez egiaztatu egiten da Kalitate Sistemak bere eraginkortasuna eta egokitzapena mantendu egiten duela.
Bilbon, 2018ko azaroaren 6an.
Idoia Olabarri
Zuzendaria – Kudeatzailea
Ziurtagiriak
Euskararekin konpromisoa
Ingurumen kudeaketa eta ikuskaritzaren arloko erkidegoko erregsitroa (EMAS).
Declaración medioambiental de Construcciones Olabarri – 2021
Certificaciones
