Nor gara
CONSTRUCCIONES OLABARRI SL enpresa proiektua Bilbon sortu zen 1980an. Sortu zenetik, CONSTRUCCIONES OLABARRI SL enpresak ingeniaritza zibileko, birgaitzeko, eraikuntzako, industriaren eta etxebizitzen arloko mantentze lanetako eta babes publikoko eta pribatuko etxebizitzen sustapenen mota guztietako proiektuak gauzatzen parte hartu du.
35 urtez baino gehiagoz etengabe eboluzionatu ondoren, gure enpresak bezeroek, ekonomiaren “ziklo aldaketek” nahiz merkatuko eskakizunek eskatutako premietara eta zerbitzuetara egokitzeko eboluzionatzen jakin du, baina, betiere, gure enpresaren ibilbidean funtsezko oinarri izan direnei eta direnei eustearen garrantzia kontuan izanda, honako hauei, hain zuzen: ZORROZTASUNA, AHALEGINA, KONPROMISOA, HURBILTASUNA ETA EGOKITZEKO GAITASUNA gure bezeroekin hitzartutako epeak eta helburu ekonomikoak betetzeko.
CONSTRUCCIONES OLABARRI SL enpresan, kalitateko, segurtasuneko, osasuneko eta ingurumeneko estandarrak betetzeaz harago joaten gara. Gure eguneroko lana bideratuta dago gure bezeroei laguntzeko eta aholkatzeko beren proiektuen errendimendua hobetze aldera, haien premietarako eta itxaropenetarako eraikuntza irtenbide egokienak helaraziz, energia eraginkortasunaren arloko hobekuntzak txertatuz, material iraunkorragoak erabiliz, eraikuntza produktu errentagarriagoak eta iraunkorragoak aukeratuz eta bezeroaren gogobetetzea bermatuko duen saldu osteko zerbitzu bat eskainiz.