Industriarako lanak

JARRI
HARREMANETAN
GUREKIN

CONSTRUCCIONES OLABARRI SL enpresak bere jarduerari ekin zion 1980an, Altos Hornos de Vizcaya (AHV) fabrika zaharraren baitan, lan zibiletako kontratista gisa. Orduz geroztik, 35 urteko esperientzia dugu instalazioen eta ekipamenduen industriak eskatzen duen etengabeko berrikuntzan eta egokitzapenean.
Urte hauetan egindako lanak hainbat izan dira, nola industria pabiloiak edo nabe handiak gauzatzea edo birmoldatzea, hala makineria pisutsua edo zama dinamiko handikoa (labeak, arrabolak, hozkailuakā€¦) instalatzeko lan zibilak egitea.

Mota horretako lanak gauzatzeko, CONSTRUCCIONES OLABARRI SL enpresak bere ekipamenduak ditu, espezializatuak, gaituak eta esperientziadunak, industria sektoreak eskatzen dituen eskakizun mailarekin, segurtasun betebeharrekin eta txanden nahiz ordutegien malgutasunarekin bat etorrita, ekoizpenean kalteak minimizatzeko.